XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Orregaitik, nire erria arekana biurtzen da
eta arein berbak edaten dauz.
Zelan jakin Jainkoak?, diñoe areik;
jakitun egingo da, ba, Gorengoa?
Orrelakoxeak dira gaiztoak:
beti nasai, aberastasunak pillatzen diardue
.

Beraz, zegaitik garbitu dot nik nire biotza,
baita nire eskuak be errubagetasunetan?
zegaitik eutsi ta eutsi egun osoan,
eta goiz guztietan neure burua zigortu?
Areik lez egin bear dot berba esan ba'negi,
zure semeen jatorria ukatuko neuke
.

Ori ausnartzen niarduan nik,
baiña oso gaitz egiten yatan:
sartu nintzan noizbait Jainkoaren ezkutuan,
eta orduantxe ulertu neban arein ondorena
Egia da: labanarrian jarten dozuz,
ondamendira jaurtiten dozuz:
zarrara itzela emoten dabe beingoan,
eta bildur-ikaraz itzungi ziran.

Iratzartzean ames bat lez, Jauna,
Zu iratzartzea, arein gerizak baztartu egiten dozuz
Nire biotza garrazten zanean
eta nire barruak mintzen nenduanean,
ni zoro ta tentel bat nintzan,
abere bat nintzan ni zure aurrean.